Gizartea -

UDAL POLITIKA

Barakaldoko Udaleko agintariek soldata igo dutela salatu dute protesta batean

Berri Otxoak kolektiboak 2.000 txorizo pintxo banatu ditu kalean, "laguntza sozialak murrizten dituzten bitartean, EAJk eta PSEk 1,9 milioi euro izendatu dituztelako eurentzako".

Berri Otxoak taldeak Barakaldon egindako beste protesta baten artxiboko irudia.
Berri Otxoak taldeak Barakaldon egindako beste protesta baten artxiboko irudia.
Berri Otxoak taldeak Barakaldon egindako beste protesta baten artxiboko irudia.

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berri Otxoak bazterketaren kontrako kolektiboak 2.000 txorizo pintxo banatu ditu gaur eguerdian Barakaldon, "Udalak laguntza sozialak murrizten dituen bitartean, politikariek euren soldata igo dutela" salatzeko.

San Vicente auzoko jaiak aprobetxatuz, bertan egin dute protesta hainbat gizarte eragilek 'No hay pan para tanto txorizo' lelopean.

Berri Otxoak kolektiboa izan da antolatzaile nagusia, eta taldeko bozeramaileek salatu dute 2020ko aurrekontuetan "sozialistek eta jeltzaleek Amaia del Campo alkatearen soldata %4,2 igotzea" erabaki dutela, "92.184 eurora igoz". "Neurriak mesede egiten dio bazkide duen Alfredo Retortillo sozialistari ere, zinegotziei eta politikarien aholkulariei" gehitu dute.

Izan ere, "EAJk eta PSEk 1,9 milioi izendatu dituzte politikari liberatuentzat, aholkularientzat eta konfiantza karguentzat, larrialdiko laguntzak murriztu dituzten bitartean. Pobrezia egoeran dauden 1.300 Barakaldoko familiarentzat, berriz, 960.000 euro bakarrik izendatu dituzte" adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia Barakaldo Gizartea PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Soldatak