Gizartea -
Gasteiz
Gizon batek ukituak egin dizkio emakume bati, eta furgoneta batean sartzen saiatu da
Erasoa Mendizorrotza auzoko ostalaritza establezimendu baten inguruan jazo da. Atxilotuari sexu-abusua eta legez kanpoko atxiloketa delituak leporatu dizkiote.
Agentziak | Erredakzioa
54 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, sexu-abusuen delitua egotzita, emakume bati ukituak egin eta, bere borondatearen kontra, furgoneta batean sartzen saiatzeagatik, Mendizorrotza auzoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Erasoa igande arratsaldean jazo zen, Mendizorrotza auzoko ostalaritza establezimendu baten inguruan. Gizona emakumearengana joan zen, eta, ezer esan gabe, ukituak egin zizkion.
Emakumea erasotzailearengandik urrundu zen, baina, handik denbora gutxira, erasotzaileari biktimari oldartu zitzaion eta furgoneta batean sartzen ahalegindu zen. Biktimak gertatutakoaren berri eman zion Ertzaintzari, eta salaketa jarri zuen.
Minutu batzuk geroago, Ertzaintzak 54 urteko gizona atxilotu zuen, Mendizorrotzako beste lokal batetik gertu, sexu-abusua eta legearen aurkako atxiloketa delituak leporatuta. Eginbideak amaitutakoan, datozen orduetan jarriko dute epailearen esku.