Gizartea -
Indarkeria matxista
Ia % 10 igo dira askatasun sexualaren aurkako delituak EAEn, 422 salaketarekin
Bizkaian % 23,3 igo dira salaketak. Araban, berriz, % 12,7 jaitsi dira. Gipuzkoan % 0,75eko igoera izan dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Guztira 422 emakumek salatu zituzten askatasun sexualaren aurkako erasoak 2019an EAEn, 2018an baino % 9,61 gehiago, Emakundek emandako datuen arabera, Europa Pressek jakinarazi duenez.
Lurraldez lurralde, datu esanguratsuena Bizkaian jasandako igoera da, izan ere, 2018ko 189 salaketetatik 233ra igo ziren lehengo urtean, hau da, salaketa kopurua % 23,3 igo zen. Gipuzkoan, berriz, 133 salaketetatik 134ra igaro ziren % 0,75eko igoera eraginda. Azkenik, Araban, 63tik 55era jaitsi zen salaketa kopurua. Horrek salaketen % 12,7ko jaitsiera ekarri zuen.
2019an emakumeen askatasun sexualaren aurkako 424 eraso salatu ziren guztira, eta horrek 2018ko datuekiko (388 eraso) % 9,28ko igoera eragin du.
Mota honetako delitu gehienak Bizkaian zenbatu ziren (235) eta 2018ko erasoekiko % 23ko igoera erakusten du. 2019an, Gipuzkoan, askatasun sexualaren aurkako 134 eraso salatu ziren, aurreko urtean baino % 0,75 gehiago. Araban, berriz, delituen kopurua % 12 jaitsi zen 2019tik 2018ra, orain bi urte salatutako 64 erasoetatik lehengo urtean salatutako 55 erasoetara.