Gizartea -

Nazioarteko Turismo Azoka

Euskadi Fitur 2020 azokan izango da, iraunkortasuna oinarri hartuta

Material birziklatuekin eta ekologikoekin egindako stand zabala izango du, Basquexperience ekimenaren irudi eta izaera berria aintzat hartzen dituena.

Material birziklatuekin eta ekologikoekin egindako stand zabala izango du Euskadik Fitur azokan.
Material birziklatuekin eta ekologikoekin egindako stand zabala izango du Euskadik Fitur azokan.
Material birziklatuekin eta ekologikoekin egindako stand zabala izango du Euskadik Fitur azokan.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtero bezala, Euskadi Fitur 2020 Nazioarteko Turismo Azokan izango da, urtarrilaren 22tik 26ra bitartean, Madrilen. Aurten, material birziklatuekin eta ekologikoekin egindako stand zabala izango du, euskal baliabide turistikoen hiru dimentsioko irudiak dituela apaingarri.

"Gune jasangarria eta arduratsua izango da, Basquexperience ekimenaren irudi eta izaera berria aintzat hartzen dituena, bertako forma kurbatuetan eta eskultura moduan aurkeztutako gure baliabideen hiru dimentsioko erreprodukzioekin", azaldu du Sonia Perez Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak.

Euskadiren gunean, aurkezpen ugari egingo dira, erosketa-turismo arduratsua, Gipuzkoako turismo-marka berria, enoturismoa Bilbo Bizkaian, BH Bide Handia, Pasaiako II. Itsas Festibala, Topic museoa, Euskadiko Ekoturismoaren III. Foroa, Gasteizko enbaxadoreak, Araba inklusiboa, kirol-turismoa, Balmasedako putxerak eta Basquetxok txokolate-jaialdia, besteak beste.

Aurkezpen horiez gain, ardoa, txakolina, sagardoa eta gazta dastatzeko saioak egongo dira, baita musika eta magia emanaldiak ere.

El stand de Euskadi en Fitur 2020, realizado con materiales reciclados e imágenes tridimensionales

"Azken batean, Euskadiren postal bat sortu dugu, gu garenaren erakusgarri: ingurune atsegin, iraunkor, dibertsifikatu bat, gure benetakotasunarekin eta tradizioekin bat egingo duen berrikuntzaren eta sormenaren irudi berri batekin", azaldu du sailburuak.

Testuinguru horretan, eta abenduko datuen faltan, urtarriletik azarora arteko bisitarien datua "positiboa" izan dela nabarmendu du Perezek; izan ere, 3,5 milioitik gora bisitari izan ditu Euskadik, eta urtea 3,8 milioi turista ingururekin amaitzea espero dute.

"Hazkunde iraunkorra eta jasangarria ahalbidetzen duen turismo-eredua sendotzen duten ildoak lantzen jarraituko dugu: egiturazko apustu dibertsifikatuak, balio erantsia areagotzen dutenak eta Euskadiko hiri eta herri gehiagotan lurralde-banaketa eta negozio-aukerak zabaltzen laguntzen dutenak", esan du Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak.

Ildo horretatik, azokek sektore profesionalarentzat "gero eta garrantzi handiagoa" dutela nabarmendu du Perezek, "beste herrialde batzuetako eragile eta operadoreekin lan-harremanak eta etorkizunerako planak ezartzeko aukera direlako". Hala, enpresen lan-eremuak lehentasunezko gune bat izango duela esan du, eta, beraz, leku gehiago izango duela.

Halaber, gaurko aurkezpenean, Harkaitz Millan Basquetourreko zuzendariak urtarrilaren 22an, 12:30ean, hasiko den azoka honetako lan-agendaren nondik norakoak azaldu ditu. Euskadiko standaren inaugurazioan, euskal erakunde, enpresa eta erakundeen ordezkariek parte hartuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Gasteizko Udala Donostiako Udala Gastronomia Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Turismoa Euskadi Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Pasaia Balmaseda Albisteak Madril Ingurumena Oporrak azken ordukoa Bidaia albisteak 2024