Gizartea -
Iruñea
Eskualdeko Hiri Garraioko gailuek ordutegiak denbora errealean erakutsiko dituzte
Ordutegi horiek markesinetako panel digitaletan, telefonia mugikorreko aplikazioan eta Iruñerriko Mankomunitatearen webgunean egongo dira eskuragarri.
Agentziak | Erredakzioa
Gaurtik aurrera, Eskualdeko Hiri Garraioko zerbitzuaren informazioa emateko gailuek (markesinetako panel digitalak, Infotuc webgunea eta Tu Villavesa aplikazioa) ordutegiak denbora errealean erakutsiko dituzte berriro.
Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateak, zerbitzuaren titularrak, ohar baten bidez jakinarazi duenez, urriaren erdialdetik gailu horiek denbora teorikoak erakusten zituzten, ordainbiderako ekipoak (autobusera igotzen diren pertsonen garraio-txartelak baliozkotzeko aukera ematen duten gailuak) eta Ustiapenerako eta Informaziorako Laguntza Sistema (SAEI) berritzen ari zirelako.
Berrikuntza hori, berrikuntza teknologikoa egiteko planaren barruan dagoena, duela gutxi amaitu da, eta plan horren lehen fasea amaitzea ekarri du. Gero, Mankomunitateak funtzionaltasun berriak ezartzeari ekingo dio, besteak beste, garraio-txartela telematikoki birkargatzeko bidea emateko, eta tiketa finantza-txartelarekin edo sakelakoarekin ordaintzea ahalbidetzeko.