Gizartea -

Ikerketa

Mossoek IQOXEren bulegoak miatu dituzte Tarragonako leherketa ikertzeko

Lantegiko segurtasun baldintzak daude ikerketaren jomugan, osasun eta lan-segurtasun araudiak urratzeagatik lau isun jaso dituelako.

Mossoak, leherketa izan zen lekuan. Argazkia: Efe
Mossoak, leherketa izan zen lekuan. Argazkia: Efe
Mossoak, leherketa izan zen lekuan. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra Mossoak IQOXE enpresa kimikoaren egoitza administratiboa miatzen ari dira El Prat de Llobregaten (Bartzelona) eta La Canonjan (Tarragonan), hiru hildako eta zazpi zauritu utzi zituen leherketari buruzko ikerketaren baitan.

Kasuko iturrietatik jakinarazi dutenez, Mossoak 16:30 aldera joan dira El Prateko egoitzara eta La Canonjara dokumentazioa biltzera, agindu judiziala jaso ondoren.

IQOXEko iturriek baieztatu dute Mossoak bulegoak miatzen ari zirela, eta esan dute laguntzen ari direla uneoro, eta polizien esku uzten dutela eskatzen dieten dokumentazio guztia.

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, sekretupean dagoen ikerketa judizialaren baitan egin dituzte miaketak. 

IQOXEren lantegiaren segurtasun baldintzetan jarri dute arreta berezia leherketaren nondik norakoak argitzeko, eta arduragabekeriazko hilketa kasua ote den zehazteko. Izan ere, enpresak lau isun jaso ditu osasun eta lan-segurtasun arauak urratzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona Gizartea Eguneko albisteak Albisteak