Gizartea -

Trafiko-istripua

Gizon bat zauritu da Derion, Txorierriko igarobiderako sarbidean, autoa iraulita

Istripua 05:00ak aldera jazo da, Txorierriko igarobiderako bidean, Bilborako noranzkoan. Bi errei itxi dituzte, baina minutu batzuk geroago berriro ireki, eta zirkulazioa normaltasunera itzuli da.

Gizon bat zauritu da BI-633 errepidean, ibilgailua iraulita. Argazkia: @BomberosBizkaia
Gizon bat zauritu da astelehen honetan BI-633 errepidean, Derion, ibilgailua iraulita
Gizon bat zauritu da BI-633 errepidean, ibilgailua iraulita. Argazkia: @BomberosBizkaia

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat zauritu da astelehen honetan N-633 errepidean, Derion, ibilgailua iraulita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Istripua 05:00ak aldera jazo da, Txorierriko igarobiderako bidean, Bilborako noranzkoan. Ordu horretan, gidariak autoaren kontrola galdu du eta ibilgailua irauli egin da.

Medikuak eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte Bilboko noranzkoan, baina handik minutu batzuetara ireki dituzte berriro, eta zirkulazioa normaltasunera itzuli da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilbo Gizartea Bilbo erdialdeko sarbidea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Derio Trafiko-istripu hilgarriak Istripua Txorierrin