Gizartea -

EGURALDIA

Abisu horia ezarri dute Araban izotzagatik

Gainera, igandean beste abisu hori bat indarrean jarriko dute olatuengatik kostaldean, itsasgoran 2,5 metroko olatuak espero baitira.

Zuia (Araba). Artxiboko argazkia: Toño Lopez de Sosoaga
Zuia (Araba). Artxiboko argazkia: Toño Lopez de Sosoaga
Zuia (Araba). Artxiboko argazkia: Toño Lopez de Sosoaga

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du igande honetan eta astelehenean izotzagatik Araban; izan ere, tokian toki izotz handia bota dezake.

Gainera, igandean beste abisu hori bat indarrean jarriko dute olatuengatik kostaldean, itsasgoran 2,5 metroko olatuak espero baitira. Horrela, aurreneko alerta goizaldeko 05:00etatik 06:00etara arte egongo da indarrean, eta bigarrena 17:00etatik 19:00etara.

Izotzari dagokionez, igandean abisua 00:00etatik 10:00etara luzatuko da. Oro har barnealdean izotz txikia botako du, baina tokian toki izotz handia bota dezake Araban. Gainera, behe-lainoa protagonista izan daiteke.

Era berean, astelehenean abisu horia indarrean izango da barnealdean, goizalde osoan eta 10:00etara arte.

Urizaharrako Pagoetan dagoen estazio meteorologikoak Euskadiko tenperatura minimoa neurtu du goizaldean: - 2,7 gradu. Arabako beste txoko batzuetan ere zeroz azpiko minimoak izan dira: Navarreten - 2,3 gradu; Agurainen - 2 gradu eta Abetxukon (Gasteiz) - 1,9 gradu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak