Gizartea -

Listeriosis kasua

Listeria atzeman dute Gipuzkoako enpresa batek saldutako foie xerretan

Jakin bezain pronto kendu dituzte produktuak merkatutik. Momentuz ez da listeriosi kasurik ezagutzen produktu hauek kontsumitzeagatik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak azaldu duenez, Gipuzkoako Pates Zubia SL enpresak jakinarazi dio listeria atzeman dutela foie xerra batzuei egindako barne analisietan. Prebentzio neurri gisa, enpresak bezero guztiak ohartarazi ditu, produktua merkatutik kentzeko.

Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, Epidemologia zerbitzuek ez dute produktu hauek kontsumitzegatik inongo listeria kasuren abisurik jaso. Hala ere, adi-adi mantentzen dira edozein susmoren aurrean.

Kontaminazio mikrobiologiko honen jatorria ikertzen ari dira. Oraingoz, produktu hauen ekoizpen prozesuan sortu den "kontaminazio puntual" bat dela uste da.

Listeriosiak inkubazio tarte zabala izan dezake, 3-70 egunekoa. "Gutxieneko bati eragin diezaioke; hala ere, haurdun dauden emakumeengan edota deprimituta dauden pertsonengan eragina handiagoa izan daiteke".

Kaltetu diren produktuak hauek dira: % 30 zatiak dituen 70 gramoko ahate medailoia - 985, 988, 1009 eta 1012 loteak -; ahate gibelki mi cuita 75 gramokoa  - 986 eta 1001 loteak-; 70 gramoko ahate gibelki medailoia - 987, 1002, 1008 eta 1013 loteak-; 75 gramoko gibelki medailoia pasekin -999, 1003 eta 1010 loteak-; foie de canard 70 gramoko medailoia -1000, 1004, 1007 eta 1011-; y 50 gramoko ahate gibelki mi cuita -353 eta 354 loteak-.

Honako produkturik etxean baduzu, Osasun sailak ez kontsumitzeko eta erositako dendara itzultzeko gomendatzen du. Horrez gain, produktu hauek kontsumitzegatik sintomarik sentituz gero medikura joan.

Informazioa produktu hauek komertzializatu diren tokietara zabaldu da jada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Erizaintza