Gizartea -
U30
Galiziako Konfederazio Intersindikalak babesa erakutsi dio greba orokorrari
Deialdiaren eskakizunekin bat egiten dutela eta, mobilizazioak deitu dituzte Galiziako hainbat hiritan urtarrilaren 30erako.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Galiziako Konfederazio Intersindikalak (CIG) babesa erakutsi dio urtarrilaren 30ean "lan, pentsio eta bizitza duina" eskatzeko Hego Euskal Herrian egingo den greba orokorrari.
Adierazi dutenez, Galiziatik bat egiten dute deialdiaren arrazoiekin eta eskakizunekin; izan ere, "azken lan erreformek eragindako prekarietatearekin, langabeziarekin eta gizarteko berdintasun ezarekin amaitzeko, negoziazio kolektiborako eta PSOEk eta PPk inposatutako pentsioekin amaitzeko eskatzen du gizarteak".
CIGk testuan dioenez, lan eta pentsioen arloko eskakizunekin bat egiten du, baita lan harremanetarako eta babes sozialerako marko propioa izateko eskakizunarekin ere.
CIGk aldarrikatu duenez, hilabeteak dira eskubideak errekuperatzeko eta Galiziako lanaren eta industriaren defentsan kanpaina bat hasi zutela. Kanpaina horren baitan hainbat mobilizazio egin dituzte eta horietako bat urtarrilaren 30ean egingo dute. EAEn eta Nafarroan egingo den greba orokorrari babes publikoa erakutsiko diote bertan.