Gizartea -

Protesta

Esako urtegia handitzeko lanak geldiaraztea eskatu du elkarretaratze batek Zangozan

Arrakala berriak duela aste batzuetako euriteen ostean agertu zirela ziurtatu dute kolektiboek, ez duela "4 edo 5 urte" Ebroko Ur Konfederazioak esan bezala.

Esa+Ez elkarteak deitutako elkarretaratzea Zangozan (Nafarroa). Irudia: EiTB
Esa+Ez elkarteak deitutako elkarretaratzea Zangozan (Nafarroa). Irudia: EiTB
Esa+Ez elkarteak deitutako elkarretaratzea Zangozan (Nafarroa). Irudia: EiTB

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esako urtegia handitzeko lanak geldiaraztea, eta gardentasuna eta segurtasuna eskatzeko elkarretaratzea egin zuten larunbatean; izan ere, salatu dutenez, "zenbait metroko" arrakala berriak agertu dira.

"Esa handitzeari ez. Segurtasunari, gardentasunari eta erantzukizunari bai" lelopean, 500 pertsonak protesta egin zuten. Esa+Ez elkarteak deitu zuen elkarretaratzea, eta Rio Aragon elkarteak bat egin zuen.

Arrakala berriak duela aste batzuetako euriteen ostean agertu zirela ziurtatu dute kolektiboek, eta ez duela "4 edo 5 urte", Ebroko Ur Konfederazioak (CHE) esan bezala. "Ez dira ezegonkortasunaren ondorio, sintoma baizik", erantsi dute.

Argazkiek "baieztatu dutenez, 2013az geroztik ikusi ez diren sakonerako arrakala berriak dira, nahiz eta CHEk aurrekoetan bezalaxe makillatu nahi izan; orduan uharkaren beraren gorputza zentimetro batzuk mugitu zen, eta 103 etxebizitza desjabetu eta eraitsi behar izan zituzten", azpimarratu dutenez.

Esa handitzeko "proiektua arriskutsua da", salatu dute. "Etorkizuneko segurtasuna bermatu ezinik jarraitzen du administrazioak", gaineratu dute. Azkenik, "uraren kulturara itzultzeko konpromisoa eta lanak berehala geldiaraztea" eskatu diote Teresa Ribera Trantsizio Ekologikoko ministroari.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Esako urtegia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak