Gizartea -

Negua

Igande goizaldean izotza botako du Araban, eta abisu horia ezarri dute

Gasteizen zero azpitik gradu 1eko tenperatura minimoa espero da, eta Guardian zero azpitik 2 gradu.

Laudio (Araba). Artxiboko argazkia: Andoni Aza
Laudio (Araba). Artxiboko argazkia: Andoni Aza
Laudio (Araba). Artxiboko argazkia: Andoni Aza

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande goizaldean izotza botako du Araban, eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarri du 00:00etatik 10:00etara. Horrela, litekeena da izotz txikia botatzea lurralde historikoko txokoetan.

Euskalmetek jakitera eman duenez, Gasteizen zero azpitik gradu 1eko tenperatura minimoa espero da, eta Guardian zero azpitik 2 gradu.

Igandean hodeiak desagertzen joango dira orduak pasa ahala. Iparraldean gehiago kostatuko zaio, eta litekeena da arratsaldera arte guztiz ez garbitzea, batez ere ipar-ekialdean. Hegoaldean, ostera, azkarrago garbituko du, baina behe-lainoak eguerdira arte eutsi diezaioke.

Haizeak ekialdetik ahul joko du, eta seguruenik gauean berriz botako du izotza Arabako txokoetan. Tenperaturek ez dute aldaketarik izango, behe-laino trinkoagoa izango den tokietan salbu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak