Gizartea -
Bizkaia
Bi gizon atxilotu dituzte Mungiako taberna batean beste bati erasotzea egotzita
Erasotzaileek hainbat kolpe eta ostiko eman zizkioten, eta kristalezko botila batekin jo zuten, herriko taberna baten irteeran izandako eztabaida batean.
Agentziak | erredakzioa
27 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte igande goizaldean, hilaren 29an, Mungiako taberna batean hirugarren gizonezko bati botila batekin erasotzea egotzita, Ertzaintzak jakitera eman duenez.
Goizaldeko 05:00ak aldera, Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu ziren, hiru bezero eztabaidan hasi zirela eta taberna batean izandako borroka baten ondorioz. Haietako batek lokian ebaki bat eta beste kolpe batzuk zituen, ostikoak eta ukabilkadak jaso zituelako. Gainera, kristalezko botila batekin jo zuten.
Zauritua osasun-zentro batera eraman behar izan zuten, eta ustezko erasotzaileak salatu ditu. Hori dela eta, atxilotu eta Gernikako ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen esku uzteko.