Gizartea -
Urte-zahar gaua
2020ari ongi etorria emateko pirotekniaren erabilera mugatuko du Gasteizko Udalak
Urte berrian sartu eta 00:00etatik 00:15era bitartean erabili daitezke petardoak, bengalak eta bestelako lehergailuak.
eitb.eus
2020ko urtarrilaren 1ean 00:00etatik 00:15era bakarrik bota ahalko dira petardoak, trakak, suziriak, bengalak eta bestelako artikulu piroteknikoak, Gasteizko Udalak adierazi duenez.
Ordutegi horretatik kanpo, Udaltzaingoak materiala kentzeko eskumena izango du. Gainera, udalbatzak, gailu piroteknikoen erabilera legearen arabera egin behar dela gogoratu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea