Gizartea -
GABON ZAHAR GAUA
Suziriak eta petardoak alde batera uzteko eskatu du Bilboko Udalak
Gainera, legez kanpoko materiala atzemateko kanpaina abian jarri du. Iaz, ia 76 kilo atzeman zituzten.
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko Udalak beste urte batez ohartarazi die herritarrei material piroteknikoa manipulatzeak "arrisku larria" dakarrela, eta Gabonetan suziriak eta petardoak botatzea alde batera uzteko eskatu du.
Udalak adierazi duenez, suziriak eta petardoak behar ez bezala erabiltzeak erredurak eta zauri larriak eragin ditzake, baita suteak ere; gainera, horiek jaurtitzeak bizilagunei eta, batez ere, kolektibo ahulenei (haurrak, adineko pertsonak edo gaixoak eta etxeko animaliak) eragozpen gehiago eragiten dizkie.
Bilboko Udalak gogorarazi duenez, iaz Bilboko suhiltzaileek 76 irteera egin zituzten lau egunetan; horietako 47 suteengatik izan ziren, eta 18 aldiz erre zituzten hiri-altzarietako elementuengatik.
Udalak "herritarren laguntza" eskatu du "gizalegearen aurkako jarrerei" aurre egiteko, eta gogorarazi du egun hauetan Udaltzaingoa "kontrol zorrotza" egiten ari dela material piroteknikoa baimenik gabe saltzea saihesteko.
Baimendutako guneetatik kanpo suziriak eta petardoak saltzea debekatuta dagoela ohartarazi du Udalak, eta gogorarazi du Udaltzaingoak 75,8 kilo material pirotekniko konfiskatu zituela 2018an.