Gizartea -
Zozketa
Primitivaren txartel batek 1,6 milioi euro utzi ditu Bilbon
Sei zenbaki asmatzean datzan Lehen Kategoriako saria da, izan ere, atzoko zozketan ez zen Kategoria Bereziko asmatzailerik izan.
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko Zubiarte merkataritza-gunean dagoen loteria-establezimenduan balioztatutako Loteria Primitivaren txartel batek 1,6 milioi euro baino gehiago utzi ditu hirian ostegun honetan, Estatuko Loteria eta Apustuen Elkarteak jakitera eman duenez.
Konbinazio sariduna ondokoa izan da: 19-31-32-37-40-48-36-1.
Sei zenbaki asmatuta eskuratu duen Lehen Kategoriako saria da, atzoko zozketan ez baitzen Kategoria Bereziko asmatzailerik izan. Loteria Primitivaren hurrengo zozketan, zenbaki guztiak dituen txartel bakarra egonez gero, 14,4 milioi euro irabaziko ditu.
Halaber, atzoko zozketan, Bigarren Kategoriako hamar txartel irabazle izan ziren (bost zenbaki eta osagarria asmatu dute); saridun bakoitzak 25.000 eurotik gora jasoko ditu.