Gizartea -
Haize denboralea
Zortzi hegaldi bertan behera utzi behar izan dituzte Loiuko aireportuan
Ostegun arratsaldean 14 hegaldi desbideratu zituzten; horrek ostiral honetan Loiutik abiatu behar zirenei eragin die, Aenako iturriek azaldu dutenez.
Agentzia | Erredakzioa
Bilboko aireportuak zortzi hegaldi bertan behera utzi behar izan ditu goizean, 08:30 arte. Ostegun arratsaldean 14 hegaldi desbideratu behar izan zituzten dagoeneko, haize denboralearen eraginez.
Esan bezala, ostegun arratsaldean 14 hegaldi desbideratu zituzten, eta horrek ostiral honetan Loiutik abiatu behar zirenei eragin die, Aenako iturriek azaldu dutenez. Bizkaiko aireportuak goizean "pixkanaka-pixkanaka normaltasuna berreskuratzea" espero dute arduradunek.
Goizean heldu behar ziren aurreneko hegazkinek normaltasunarekin lur hartu dute Loiuko aireportuan, eta konpainiak hegazkinak berreskuratzen ari dira.
Hegazkin bat Loiuko aireportuan. Artxiboko argazkia: EFE/LUIS TEJIDO