Gizartea -

Gertakaria

Giza akats gisa ikertzen ari da Segurtasun Saila Arkautin adingabe bat sartu izana

Hamabi urteko adingabea akademiaren instalazioetan sartu zen, eta hainbat lekutatik ibili ondoren aurkitu zuten. Enpresa pribatu bat arduratzen da Arkautiko segurtasunaz.

Ertzaintzaren furgonetak Arkautiko instalazioetan aparkatuta (Araba). Argazkia: EiTB
Ertzaintzaren furgonetak Arkautiko instalazioetan aparkatuta
Ertzaintzaren furgonetak Arkautiko instalazioetan aparkatuta (Araba). Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giza akats gisa ikertzen ari dira Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila eta Arkauti joan den ostiralean adingabe bat Akademian sartu izana. Akademia horretan ertzainek eta larrialdietako beste mota bateko langileek ikasten dute.

Hamabi urteko adingabea hilaren 13an sartu zen Akademiaren instalazioetan, eta hainbat lekutan ibili ondoren aurkitu zuten. Enpresa pribatu bat arduratzen da Arkautiko segurtasunaz.

Malentxo Arruabarrena akademiako zuzendariak, komunikabideei egindako adierazpenetan, ez du gertaariari buruzko datu zehatzik eman nahi izan, polizia ikertzen ari delako, baina "giza akats" bat izan daitekeela esan du, eta horrek "erantzukizun espedientea" ekar dezakeela adierazi du.

Hala ere, ukatu egin du adingabeak, hedabide batzuek ziurtatu duten bezala, selfi bat egin zuenik, telefono mugikorrik ez zuelako, edo elikagaiak saltzeko makina batean ogitarteko bat atera zuenik.

Arkauteko segurtasuna "erabat bermatuta" dagoela esan du, baina etorkizunean horrelako kasurik ez gertatzeko protokolo guztiak aztertuko dituztela ere onartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak