Gizartea -
Araba
Zabalgana eta Armentiako basoa lotzeko oinezkoentzako pasabidea jarri dute Gasteizen
342.000 euroko inbertsioarekin, pasabidea egurrezkoa da, eta 61 metroko luzera du.
AGENCIAS | REDACCIÓN
Zabalgana eta Armentiako basoa lotzeko oinezkoentzako egurrezko pasabidea jarri dute larunbat honetan, Gasteizko Udalak jakinarazi duenez. Pasabidea jartzeko lanak 17:50ean amaitu dira eta, ondoren, N-102 errepidea trafikorako ireki dute.
Lau pieza handi muntatu dituzte (erdiguneko bi eta muturreko beste bi), han bertan, eta lan horietan kamioiak, garabioak eta dimentsio handiko makinak izan dira. Guztira, 20 bat lagunek parte hartu dute.
Gasteizko Udaleko Espazio Publikorako eta Mugikortasunerako Sailak burutu du lana, Gasteiz Hobetuz programa parte-hartzailean aukerarik bozkatuenetarikoa izan baitzen.
342.000 euroko inbertsioarekin, pasabidea egurrezkoa da, eta 61 metroko luzera du. Oinezkoentzako prest egongo da behin inguruko bideak atontzeko lanak amaituta.
Pasabidea jartzeko lanak, N-102 errepidean. Argazkia: EiTB