Gizartea -
Bizkaia
Gizon bat ospitalera eraman dute Gernika-Lumon izandako sute batean kea arnasteagatik
Garrak gauerdian piztu dira Alondegia kaleko eraikin bateko bigarren solairuan. Badaezpada, erabat hustu behar izan dute.
Agentziak | Erredakzioa
58 urteko gizonezko bat ospitalera eraman dute bart Gernika-Lumon izandako sute batean kea arnasteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Garrak 00:30 aldera piztu dira Alondegia kaleko eraikin bateko bigarren solairuan.
Suhiltzaileak, Ertzaintza eta larrialdietako osasun langileak bertaratu dira. Sutea piztu den etxeko bizilagun bakarra ospitalera eraman dute, kea arnastu baitu. Horrez gain, eta badaezpada, eraikin guztia hustu dute suhiltzaileek.
Sutea 01:45ean amatatu dute, eta orduan itzuli dira bizilagunak euren etxeetara, Segurtasun Sailaren arabera.