Gizartea -

Araba

4.600 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute Araba Encounterren

Gasteizko Lakua Gizarte Etxean egindako topaketa informatikoa "arrakastatsua" izan da, antolatzaileen arabera.

Ekitaldiak "aurreikuspen baikorrenak % 50ean gainditu ditu". Argazkia: Radio Vitoria.
Gasteizko Lakua Gizarte Etxean antolatutako Araba Encounter 06aren irudia
Ekitaldiak "aurreikuspen baikorrenak % 50ean gainditu ditu". Argazkia: Radio Vitoria.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

4.600 pertsona baino gehiago bildu dira ostirala eta igandea bitartean Gasteizko Lakua Gizarte Etxean egin den Araba Encouter 06 topaketan.

Antolatzaileen arabera, ekitaldia "arrakastatsua" izan da, eta parte-hartzaileen kopuruak "aurreikuspen baikorrenak gainditu ditu".

Gainera, Interneterako konexioaren abiadura segundoko 20 Gb-koa izan da, iazkoaren bikoitza, eta horrek munduko azkarrenetakoa bihurtu du. Sarea egonkor egon da hiru egunetan, eta ez du aparteko arazorik izan.

Antolatutako hitzaldiek eta lantegiek harrera bikaina izan dute informatika eta teknologia munduko zaleen artean.

Topaketa informatikoak Euskaltel Konekta Fundazioak antolatzen eta babesten du, eta Arabako Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, SPRIren eta Gasteizko Udalaren laguntza jasotzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak