Gizartea -

Larrialdi klimatikoa

Klimaren aldeko Goi Bilera Soziala abian da Madrilen, 350 jarduera baino gehiagorekin

Goi Bilera Sozialaren antolatzaileek ekimena 'kontragailur' bezala definitu dute, Nazio Batuen COP25 izenekoaren alternatiba gisa.

Manifestazioa Madrilen, Klimaren aldeko Goi-bilera Sozialaren markoan. Argazkia: EFE
Manifestazioa Madrilen, Klimaren aldeko Goi-bilera Sozialaren markoan. Argazkia: EFE
Indigenen ahotsari bozgorailua jarriz hasi da Klimaren aldeko Goi-bilera Soziala

1:28

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Klimaren aldeko Goi Bilera Soziala 10:00etan hasi da Madrileko Complutense unibertsitatean, ostiralean klimaren aldeko martxa bat egin ondoren. Datorren ostiralera arte 350 jarduera baino gehiago aurrera eramango dituzte kontragailurrean.

"Gaur Klimaren aldeko Goi Bilera Soziala hasi da. Atzoko manifestazio handiaren ostean, eragin handia izan zuen, eta horrek itxaropenez bete gaitu. 350 jarduera baino gehiagotan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu", esan dute ekitaldiko antolatzaileek.

Egunean zehar hitzaldiak eta jarduerak izango dira. Larunbat honetako jardunaldia kontzertu batekin bukatuko da Klimaren aldeko Goi Bilera Sozialean, 21:00ak aldera. Besteak beste, Moravia, Birch, De Mar a Mar eta Swing Disorderrek parte hartuko dute.

Klimaren aldeko Goi Bilera Soziala ostiralean, 18:00ak aldera, bukatuko da Marcelino Camacho auditorioan, Lope de Vega kalean.

Goi Bilera Sozialaren antolatzaileek ekimena 'kontragailur' bezala definitu dute, Nazio Batuen Erakundea Ifeman (Madril) egiten ari den COP25 izenekoaren alternatiba gisa.

Aurkezpenean, Marta Garcia Pallares antolatzaileak azaldu duenez, Klimaren aldeko Goi Bilera Soziala "herritarrentzako esparru" bat da, COP25 Txiletik Madrilera ekarri dutelako.

"Txileko herriak jasan duen errepresio basatiaren aurrean, Espainiako gizarteak herritarrentzako esparru hau sortu behar izan du, bidegabekeria sozialak salatzeko", adierazi du ekintzaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Espainia argazkiak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Madril Manifestazioak Gobernuz Kanpoko Erakundeak Larrialdi klimatikoa EAEko kutsadura gaur COP28 Dubai (Arabiar Emirerri Batuak)