Gizartea -
'Black Friday'
Eguzki talde ekologistak 'Black Friday' eguna boikotatzeko deia egin du
"Kontsumismoaren aldeko kanpaina horrekin lotutako erosketarik ez egitea" eskatu die herritarrei Eguzkik.
Agentziak | Erredakzioa
Eguzki talde ekologistak ostiral honetan egiten ari den 'Black Friday' eguna boikotatzeko deia egin du; halaber, "kontsumismoaren aldeko kanpaina horrekin lotutako erosketarik ez egitea" eskatu die herritarrei.
Ohar batean, Eguzkik salatu du "amarru kapitalista hauek (kapitalistak, adieraren zentzu txarrenean) helburu bakarra dute: gehiago saltzea. Eta ez zaizkie batere axola ohitura hauek ingurumenean dituzten ondorio larriak".
"Planetarako eraso erraldoi honetatik kanpo ezin gara gelditu; geldialdia egin behar dugu, behintzat pentsatu behar dugu nora eraman nahi gaituzten; eta, bitartean, ingurukoen artean zabaldu behar dugu geldiarazi behar dugula eromen kontsumista hau", adierazi du taldeak. Gogorarazi duenez, "ez erosiz, uko egin behar diogu parte hartzeari".