Gizartea -

Alokairuak

Alokairuaren fidantza ordaintzeko tramiteak Internetez egin ahal dira

Eusko Jaurlaritzak "Bizilagun" izeneko orrialde digitala jarri du martxan eta alokairuaren fidantzak ordaintzeko edo bueltatzea eskatzeko izapideak Internetez egin daitezke.

Lagun bat ordenagailu bat erabiltzen. Artxiboko argazkia: pixabay
Lagun bat ordenagailu bat erabiltzen.
Lagun bat ordenagailu bat erabiltzen. Artxiboko argazkia: pixabay

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alokairuaren fidantza ordaintzeko edo bueltatzea eskatzeko tramiteak Internet bidez egin daitezke jada eta, beraz, ez da derrigorrezkoa herritarren harretarako Zuzenean bulegoetara joatea.  

Ingurumen, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitza Sailak "Bizilagun" izeneko webgune bat jarri du martxan alokairuaren bermeari lotutako izapideak online egin ahal izateko.

Baldintza bakarra identifikazio elektronikorako bitarteko bat (B@kQ, esaterako) izatea da. Identifikaziorako tresna horiek ez dute softwarea instalatzea eskatzen eta dokumentuak Internet bidez sinatzea ahalbidetzen dute.  

Txartel hori Osakidetzako osasun zentroetan, KZguneetan eta Zuzenenean bulegoetan eska daiteke.

Identifikazio elektronikorik izan ezenean, tramitazio prozedura guztia online egin ahalko da, sinadurarena salbu. Hau da, posible da eskaera eta ordainketa Internetez egitea, baina ondoren dokumentuak inprimatuta eta sinatuta eraman beharko dira Zuzenean bulego batera.

Nolanahi ere, izapide guztiak aurrez aurre eta bulegoan egiteko aukera ere egongo da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Internet