Gizartea -
Gertakariak
Bi zauritu arin, Euskotreneko unitate bat Itziarko tunelean trenbidetik atera denean
Bi pertsona arin zauritu dira Euskotrenen unitate bat trenbidetik atera denean, lur-jausi baten ondorioz, Sakonetako tunelean, Itziar gainean (Gipuzkoa).
Agentziak | Erredakzioa
Bi pertsona arin zauritu dira Euskotrenen unitate bat trenbidetik atera denean gaur, azaroak 25, 07:00etan. Gidariak bat-batean geldiarazi behar izan du trena Debako tunelaren zati bat behera erortzen ari zelako, Euskal Trenbide Sareko (ETS) iturriek jakinarazi dutenez.
Istripua gertatu denean, 24 bidaiari eta bi makinista zihoazen trenean: horietako bi arin zauritu dira, eta bertan artatu dituzte.
Trenbideko trafikoa etenda geratu da, eta, ondorioz, Bilbora doazen bidaiariak autobusez joango dira Zumaiatik Elgoibarrera, eta Donostiakoak autobusez eramango dituzte Debatik Zumaiara.