Gizartea -

Genero Indarkeria

Emakume bat hil dute Tenerifen, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean

Lehen ikerketen arabera, gizonak labankada bat eman dio lepoan bikotekideari. Gero, arma berarekin bere buruaz beste egiten saiatu da, baina ez du lortu.

Hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute. Argazkia: EFE
Hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute.
Hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

26 urteko emakume bat hil dute Tenerifeko San Isidro herrian, eta Guardia Zibilak haren bikotekidea atxilotu du, ustezko hiltzailea delakoan.

Ikerketako iturriek Efe albiste-agentziari jakinarazi diotenez, 04:00 aldera bizilagun batek segurtasun indarrak ohartarazi ditu biktimaren etxean oihuak entzun ondoren.

Lehen ikerketen arabera, gizonak labankada bat eman dio lepoan bikotekideari, eta, gero, arma berarekin bere buruaz beste egiten saiatu da, baina ez du lortu.

Azkenean, atxilotu eta ospitale batera eraman dute, eskuetan zauriak zituela.

Aipatutako iturrien esanetan, ustezko erasotzaileak ez du aurrekaririk.

Aurten Espainian bikotekide edo bikotekide ohien esku hildako 52. emakumea da.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainia albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Kanariak albisteak Giza hilketak