Gizartea -

Lehorreratzeko baimena

Espainiak Maltako akordioa sinatuko du eta 'Aita Mari' porturatzea erraztu dezake

Akordioarekin bat egin eta Mediterraneoan erreskatatutako pertsona migratzaileen banaketa automatikoa onartuko dutela jakinarazi dio Sanchezek Urkulluri.

Pertsona migratzaileak 'Aita Mari' erreskate ontzian. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Pertsona migratzaileak 'Aita Mari' erreskate ontzian. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Pertsona migratzaileak 'Aita Mari' erreskate ontzian. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiak, Frantziak, Alemaniak eta Maltak Mediterraneoan erreskatatutako pertsona migratzaileak automatikoki banatzeko akordioa sinatu zuten iragan irailean. Espainiak, ordea, ez zuen bat egin, etorkin gehien jasotzen dituen Europa hegoaldeko bigarren herrialdea dela argudiatuta.

Hala ere, orain akordioarekin bat egin, eta banaketa automatikoa onartuko dutela jakinarazi dio Pedro Sanchez Espainiako jarduneko presidenteak Iñigo Urkullu lehendakariari, ETBk jakin ahal izan duenez.

Aita Mari ontziaren egoerari irtenbide bat emateko "funtsezko pauso bat" zela uste zuen Eusko Jaurlaritzak.

Siziliako uhartean portu segurua bilatzen ari dira, baina Italiako Gobernuak ez du oraingoz lehorreratzeko baimenik eman. Hala ere, Aita Mari ontziko 78 migratzaileak eta marinelak ez omen dira luzaroan zain egon beharko.

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia "nahiko baikor" agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errefuxiatuak Malta Gobernuz Kanpoko Erakundeak Aita Mari