Gizartea -

Istripua Nafarroan

Bi hildako eta hiru zauritu, Ostizen izandako trafiko istripu batean

Baztango ama-alabak dira bi hildakoak. Istripuaren ondorioz errepidea bi noranzkoetan itxi egin behar izan dute.

Istripua, Ostizen. Argazkia: Efe
Istripua, Ostizen. Argazkia: Efe
Istripua, Ostizen. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi emakume hil eta beste hiru lagun zauritu dira (ez daude larri) bi ibilgailuk aurrez aurre talka eginda, N-121-A errepideko 14. kilometroan, Ostizen (Nafarroa).

Ibilgailu berean zihoazen Baztango bi ama-alaba dira hildakoak, 78 eta 51 urtekoak, hurrenez hurren.

18:00ak aldera izan da ezbeharra, eta errepidea moztu egin dute bi norabideetan, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Talkaren ondorioz hiru lagun zauritu dira, 4x4 batean zihoazenak, eta Nafarroako Ospitalera eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Iruñea Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errepideko istripuetan zauritutakoak