Gizartea -

Portugalete

Atzeratu egin dute Vitoriren etxebizitza okupatzeagatik gaur egitekoa zen epaiketa

Inputatuak doako justizia eskatu du, eta, ondorioz, bertan behera utzi dute Barakaldoko Lehen Auzialdiko Epaitegian gaur egitekoa zuten ahozko saioa.

Vitori, bere omenez egindako mural baten aurrean. EiTBko bideo batetik hartutako irudia
Vitori, bere omenez egindako mural baten aurrean.
Vitori, bere omenez egindako mural baten aurrean. EiTBko bideo batetik hartutako irudia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vitoriren etxebizitza okupatzeagatik gaur, asteazkena, Barakaldoko epaitegietan egitekoa zen epaiketa bertan behera geratu da, eta oraindik ez dakite noiz egingo den, EAEko Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez.

Portugaleteko 95 urteko bizilagunaren etxea urrian okupatu zuten, Vitori senide batzuk bisitatzen ari zela. Hala, Repelega auzoko etxebizitzara itzuli zenean, ezin izan zen barrura sartu, sarraila aldatuta zegoelako.

Alabaina, dozenaka herritarrek egindako presioari esker, okupek bertatik alde egitea erabaki zuten, eta 95 urteko emakumea etxera bueltatu ahal izan zen. Vitori berak esandakoren arabera, 1931tik bizi da han.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera, inputatuak doako justizia eskatu du, eta, ondorioz, bertan behera utzi dute Barakaldoko Lehen Auzialdiko Epaitegian gaur egitekoa zuten ahozko saioa.

Oraindik ez dute zehaztu noiz egingo den epaiketa, Doako Justizia Batzordea bildu behar baita orain, dagozkion izapideak egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza gaur