Gizartea -
1946. urtetik
Elizak 100.000 ondasun immatrikulatu ditu Espainian, koordinakunde baten arabera
Zerrenda osoa argitaratzeko eta ondasun publikoak babesteko eskatu dio Reuperando koordinakundeak Gobernu zentralari.
Agentzia | Erredakzioa
1946tik Elizak 100.000 ondasun baino gehiago modu bidegabean bereganatu dituela salatu du Recuperando koordinakundeak larunbat honetan. Horregatik, zerrenda osoa argitaratzeko eta ondasun publikoak babesteko eskatu dio koordinakundeak Gobernu zentralari.
Koordinakundeak batzarra egin du Sevillan. Hamar erkidegotako, besteak beste, Nafarroako, 20 elkarte baino gehiago elkartu dira Andaluziako hiriburuan. 1998tik 2015era soilik Elizak ia 35.000 ondasun bereganatu dituela nabarmendu dute.
Elkarteen hitzetan, inskripzioak "baliogabeak" dira, eta ondasun publikoan "argi" identifikatzeko legedi bat aldarrikatu dute, juridikoki babestu behar direlako.
Azkenik, Sevillako Katedralaren Patio de los Naranjos aurrean protesta sinbolikoa egin dute, Apezpikutzari lorategi publiko bezala berriro zabaltzea eskatzeko.