Gizartea -

Denboralea

Nafarroako zenbait errepide itxita daude, elurragatik

Izaba eta Zaraitzu parean, NA-137 eta NA-2011 errepideak itxita daude. Bestalde, Opakua, Azazeta, Bernedo, Herrera, Kurtzeta eta Urduña mendateetan (Araba) kontuz gidatzeko eskatu du Jaurlaritzak.

Kapildui Azazetatik (Araba). Argazkia: Zazpi Oreitia
Kapildui Azazetatik (Araba). Argazkia: Zazpi Oreitia
Mendizaleen joan-etorri ugari Urkiolan, elurra gorabehera

1:30

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elur denboralea dela eta, Euskal Herriko hainbat mendate eta errepidetan arazoak izan dira azken orduetan, batez ere Araban eta Nafarroa iparraldean, baina larunbat honetan, azaroak 17, normaltasuna da nagusi lehen mailako errepide sarean. Bigarren mailako errepide sarean, dena dela, arretaz gidatu beharra dago.

Opakua mendatea (Araban) itxita izan da, adibidez, 13:00etatik 16:00etara elurragatik. Ondoren, ireki egin dute, baina kontuz gidatzeko gomendioarekin. Bestalde, Azazeta, Bernedo, Herrera, Kurtzeta eta Urduña mendateetan kontuz gidatzeko ohartarazten du Jaurlaritzako trafiko webguneak, errepidean elurra eta izotza daudelako.

Nafarroan, NA-137 (55. kilometrotik aurrera) eta NA-2011 errepideak ibilgailu guztientzako itxita daude, Izaba eta Zaraitzu parean, hurrenez hurren.

Nafarroako Gobernuak ere arreta eskatu gidatzeko; izan ere, 800-900 metrora egin lezake elurra, eta Pirinioetan baliteke 10 zentimetro pilatzea. Iparraldeko mendiguneetan, baliteke 5 bat zentimetro pilatzea.

EAEn, 700 metrotan egongo da elur-kota egun hasieran, baina igotzen joango da orduak igaro ahala. Barnealdeko hainbat zonaldetan izotza botako du, batez ere goizeko lehen orduetan.

BIDEOA: Euria, txingorra eta hotza izango dira nagusi euskal kostaldean

Euria, txingorra eta hotza izango dira nagusi euskal kostaldean
Euria, txingorra eta hotza izango dira nagusi euskal kostaldean
Euria, txingorra eta hotza izango dira nagusi euskal kostaldean

1:15
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Albisteak Nafarroa Alerta meteorologikoak albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguraldia Gizartea Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Donostian Elurra albisteak Eguneko albisteak Albisteak