Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek adingabe bat bortxatu du Durangon

Sexu-erasoa astearte gauean gertatu da. Ustezko erasotzailea, 24 urtekoa bera, atxilotu egin dute, baina aske geratu da jada.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogeita lau urteko gizon batek adingabe bat bortxatu du Durangon astearte gauean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ertzaintzak atxilotu egin du, sexu-erasoa egotzita, baina ondoren epaileak aske utzi du.

Durangoko Udalaren iturriek sexu-erasoa gaitzetsi dute, eta nabarmendu dute biktima adingabea dela. Udalbatzak adingabearekin adostutako erantzuna emango dio erasoari.

Udalak ohar bat zabaldu du, adierazteko hauek bezalako gertakariek "ez dutela tokirik" gizartean, eta adierazteko biktimari babes osoa eta beharrezko baliabide guztiak eskaintzen dizkiola, giza arloan eta arlo juridikoan.

Udalbatzak eraso horien aurkako protokoloa abiatu du, eta deia egin die herritarrei parte har dezaten deitzekoak diren elkarretaratzetan. Ziurtatu duenez, honelako gertaerek sortzen duten "kezka eta beldurra" kontuan izanik, ahal den guztia egingo du "indarkeria matxista desagerraraztea xede". Halaber, ahaleginduko da herritarrei ulertarazten gizon eta emakume guztiek izan behar dutela guztion errespetua.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Indarkeria matxista gaur Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Durango Albisteak Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako telefonoa Mundu matxista