Gizartea -
Eguraldia
Abisu horia astelehenerako, olatuengatik
3,5 metrorainoko olatuak iragarri dituzte. Gainera, beste bi abisu hori izango dira: nabigaziorako arriskuagatik, 06:00ak arte, eta kostaldean olatuek izango duten inpaktuagatik, goizaldean.
Agentziak | Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia deituko du astelehenean kostaldean olatuengatik; izan ere, 3,5 metrorainoko olatuak iragarri dituzte.
Horrez gain, nabigaziorako arriskuagatik ere jarriko dute abisu horia, 00:00etatik 06:00etara. Olatuen altuera 3,5 metrorainokoa izango da, eta gerora jaisten hasiko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3 metrorainoko olatuak altxaraziko ditu.
Halaber, olatuek kostaldean izango duten inpaktuagatik ere izango da abisu horia, 02:00etatik 05:00etara. Olatu handienen batez besteko altuera 3,5 metroren bueltakoa izango da.
BIDEOA | Prezipitazio iraunkorrengatik ezarritako abisu horiak indarrean jarraituko du