Gizartea -

A10-erako iragarpena

Eguraldi makurra iragarri dute hauteskunde egunerako

Euria gogotik eta sarri egingo du. Ipar-mendebaldeko haizeak hotz sentsazioa areagotuko du, eta termometroek ez dituzte 11 ºC-ak gaindituko.

Euria egingo du hauteskunde egunean. EFEren artxiboko argazki bat
Donostia, egun euritsu batean.
Euria egingo du hauteskunde egunean. EFEren artxiboko argazki bat

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aire masa hotz bat sartuko da igandean, hauteskunde egunean, eta giro petrala utziko du Euskal Herrian, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez.

Euria goitik behera egingo du egun guztian, batez ere isurialde atlantikoan. Ekaitzak jo eta txingorra ere egin lezake.

Tenperaturei dagokienez, hotz egingo du, bereziki barnealdean. Han, 5 graduz azpiko tenperatura minimoekin itzartuko dira, eta 10 ºC-ra igoko dira gehienez. Kostaldean, aldiz, 8 ºC ingurukoak izango dira hotzenak, eta maximoak, 11 ºC-koak. Ipar-mendebaldeko haizeak gogor joko du, eta hotz sentsazioa areagotuko du.

Elur kota 1.000 metrotik behera kokatuko da. Hori dela eta, elurragatik abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Hauteskunde orokorrak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Hotz boladak