Gizartea -
Nafarroa
Emakume bat oso larri zauritu da Eguesen izandako zirkulazio-istripu batean
Auto batek eta kamioi artikulatu batek talka egin dute. Ibilgailu artikulatuaren gidaria onik atera da.
Agentziak | Erredakzioa
Caparrosoko 55 urteko emakume bat oso larri zauritu zen atzo, osteguna, 16:50ean, Na-150 errepidean (Iruñea-Agoitz-Irunberri), Egues udalerrian, izandako zirkulazio-istripu batean.
Auto batek eta kamioi artikulatu batek talka egin zuten, Foruzaingoak jakinarazi duenez, eta autoa gidatzen zuen emakumea Nafarroako Ospitalera eraman behar izan zuten, anbulantzian. Auto artikulatuaren gidaria, Huarteko 32 urteko bizilaguna, onik atera zen.
Atestatuen Dibisioak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea