Gizartea -

Nafarroako auzitegiak

Hezkuntzan bete gabeko lanpostuetan euskara eskakizuna baliogabetzea baztertu dute

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak zentzu berean emandako hirugarren epaia da.

Nafarroako Auzitegi Nagusiak Iruñean du egoitza. EFEren artxiboko irudia
Nafarroako Auzitegi Nagusiak Iruñean du egoitza.
Nafarroako Auzitegi Nagusiak Iruñean du egoitza. EFEren artxiboko irudia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Aretoak baztertu egin du CSIF sindikatuak egindako eskaera, alegia, ikastetxerik, herririk eta euskara-eskakizunik gabeko bigarren hezkuntzako irakasle-lanpostu hutsak bertan behera uztea.

Sindikatuak hiru foru-dekretu aurkaratu zituen (109/2017, 116/2017 eta 2/2018) bere errekurtsoan. Plaza hutsak edo irakasle-lanpostuak zirela alegatu zuen, ikastetxerik zehaztu gabe, eta, horregatik, Foru Komunitateko lurralde osoko edozein gune, eremu edo herriri buruzkoak. Era berean, CSIFek ere desadostasuna agertu zuen lanpostu huts batzuen euskara eskakizunarekiko.

Alde batetik, Auzitegi Nagusiak honako hau dio: "Nafarroako hezkuntza-sistemak ikasketak zein hizkuntzatan egingo dituzten aukeratzeko aukera ematen die ikasle guztiei, eta lurralde osoan, gaztelania edo euskara; eta, irakaskuntza-plazetan euskara eskatzeko oinarria hezkuntza-eskaria da, hau da, euskaraz irakasteko eskaria".

Bestetik, Hezkuntza Saileko plantilla organikoan euskara eskatzen duten lanpostu hutsei buruz aurkaratutako xedapenen harira, errekurritutako foru-dekretuen hitzaurrean dagoen motibazioa nabarmendu du Salak, baita administrazio-espedienteetan jasotako txostenak ere.

Azken batean, Auzitegi Nagusiak dio "ezin dela predikatu euskara eskakizuna duten plazen motibazio falta" inpugnatutako hiru foru dekretuetan.

Zentzu horretan Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak emandako hirugarren epaia da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Nafarroa Epaiketak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Hezkuntza Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia Enplegu Eskaintzak 2024