Gizartea -
Bilboko Bizkaia Aretoan
Ziberkazetaritzaren Nazioarteko XI. Kongresua egingo dute Bilbon hilaren 11n eta 12an
Kongresuak komunikazioarekin lotutako aditu ugari bilduko ditu, besteak beste, kazetaritzaren erronka berriak, herritarren parte-hartzea eta 'fake news' deiturikoak aztertzeko asmoz.
eitb.eus
Beste urte batez, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kazetaritza Sailak antolatutako ziberkazetaritzari buruzko kongresua hartuko du Bilboko Bizkaia Aretoak. Zehazki, Ziberkazetaritzaren Nazioarteko XI. Kongresua azaroaren 11n eta 12an egingo da, eta topaketak kazetaritzaren gaur egungo egoera izango du hizpide nagusi; besteak beste, transformazio digitala, informazio ugaritasuna edo formatuen berrikuntza aztertuko dituzte bertan.
"Aktore eta estrategia berriak testuinguru mediatiko partekatuan" izenburupean, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak honako hau nabarmendu du: "Kazetaritza etengabeko eraldaketan egon den arren, gaur egun aldaketa eta ziurgabetasun garai batean dagoela dirudi, hedabide digitalak sortu zirenekoaren antzekoa”.
Gaur egun, erabiltzaileen parte-hartzea kazetaritzaren berrikuntzaren eragile nagusietakoa da, maila profesionalean eta akademikoan. "Hedabideek haien izaera, bitartekaritza-lana eta iturriekiko harremana berregituratu behar izan dute erabiltzaileen parte-hartzeak sustatutako aukera berriak direla eta. Hala, herritarrek hitza hartu eta euren ahotsa entzunarazi nahi duten testuinguru batean gaude", adierazi dute kongresuaren antolatzaileek.
Kazetaritzaren joera berriei heltzeko, Ziberkazetaritzaren Nazioarteko XI. Kongresuak komunikazioarekin lotutako aditu ugari bilduko ditu, "informazio mediatikoaren balio demokratikoa indartzeko herritarren parte-hartzearen ekarpena, edukien kalitatea eta erabilgarritasuna alde ezberdinetatik aztertzeaz arduratuko direnak".
EGITARAU OSOA:
Azaroak 11, astelehena> Mitxelena Aretoa
08:30 Dokumentazioaren banaketa
09:00 Kongresuaren hasiera
Patxi Juaristi, EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeaSimon Peña, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoaKoldo Meso, Kazetaritza II saileko zuzendaria eta Kongresuaren arduraduna
09:30 Lena Frischlich irakaslea (Universität Münster)Journalism between “alternative news media”, “fake news” and “social bots”: New actors and opportunity structures for manipulation in shared media spaces
10:30 Tine Ustad Figenschou irakaslea (Oslo Metropolitan University)Alarmed citizens: Audiences in an age of mistrust and alternative media
11:30 Kafea hartzeko atsedena
12:00 Mahai ingurua: Periodistas en YoutubeModeratzailea: Terese Mendiguren- Nacho Gonzalez- Julen Hernandez Esnaola- Nerea Riesco
13:30 Bazkaria
15:30 Komunikazioak> Baroja aretoa> Elhuyar aretoa> Arriaga aretoa
19:00 Lehen jardunaldiaren amaiera
Azaroak 12, asteartea> Mitxelena Aretoa
09:30 Ramon Salaverria (Universidad de Navarra)¿Quién llama a la puerta del periodismo? Tendencias en los medios nativos digitales
10:30 Joao Canavilhas irakaslea (Universidade da Beira Interior)Explorando el periodismo transmedia en la era digital
11:30 Kafea hartzeko atsedena
12:00 Mahai ingurua: Esperientzia transmedia Euskal Herriko ikus-entzunezkoen arloanModeratzailea: Irati Agirreazkuenaga- "El Conquis"- "Go!azen"- 2deo- UPV/EHU
13:30 Kongresuaren amaiera