Gizartea -

Indarkeria matxista

Espetxera bidali dute Baionan emakume bat hiltzea egotzita atxilotutako gizona

Gizonak Poliziari deitu zion larunbatean bikotekidea hilik topatu zuela esateko. Biktimaren gorpuak indarkeria zantzuak zituen.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak 52 urteko Baionako bizilagun bat atxilotu zuen atzo, emakume bat hil duelakoan. Epaileak espetxera bidali du gaur.

Euskadi Irratiak jakinarazi duenez, gizonak larunbatean deitu zion Poliziari emaztea hilda topatu zuela esateko. Hain justu, bikotearen etxean aurkitu zuten biktimaren hilotza, indarkeria zantzuekin.

Gizonak aurrekariak ditu indarkeria matxistagatik. Poliziaren aurrean egindako deklarazioan, emaztea kolpatu ez duela esan du.

Ostegunean Askatasunen eta Atxiloketen epailearen aurretik pasatuko da, eta horrek erabakiko du epaiketa egin arte, behin-behineko espetxealdian jarraituko duen ala ez.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista gaur Iparraldea berriak Baionako argazkiak Gizartea Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Eguneko albisteak Albisteak Genero-indarkeriaren biktimentzako laguntza Matxismoa Sexu erasoak