Gizartea -
SALAKETA
Zaballako espetxeko preso batek su eman dio bere zeldako koltxoiari
Kea hanastuta eta konorterik gabe atera zuten funtzionarioek presoa bere zeldatik. Halako egoerei aurre egiteko "ez formaziorik, ezta bitartekorik ere ez dutela esan du langileen elkarteak.
EITB.EUS
Zaballako espetxean asteon izandakao beste gertakari baten berri eman du Tu Abandono Me Puede Matar kartzeletako funtzionarioen elkarteak, eta halakoei aurre egiteko "bitarteko eta formazio" gehiago aldarrikatu ditu.
Langileek ohar bidez jakitera eman dutenez, sartu berrien departamenduan zegoen preso batek su eman zion bere zeldako koltxoiari, atzo arratsaldean. Idatziaren arabera, funtzionarioen "profesionaltasunari esker" presoari "bizia salbatu zioten", behar adinako "bitartekorik eta formaziorik" ez izan arren. Besteak beste, suteei aurre egiteko duten materiala ere zaharra dela salatu dute.
Bi funtzionari zaurituta
Aste honetan bertan, Zaballako espetxeko bi funtzionario zauritu egin dira, hainbat presorekin izandako istilu batean preso batzuen erasoa pairatuta. Langileek kontraktura bat eta besoan lesio bat jasan zituzten, eta bajan daude une honetan.
Astelehen arratsaldean gertatu zen istilua. Espetxeko zerbitzuetako burua haren moduluan "nolabaiteko indarra duen" preso bati hurbildu zitzaion, eta presoa langilea iraintzen hasi zen; beste preso batzuk funtzionarioa inguratu zuten, eta matxinada bat hasi zen. Istiluetan parte hartu zuten zazpi preso bakartu egin zituzten.