Gizartea -

Nafarroa

Hezkuntzako eta Osasuneko euskarazko plazak baliogabetzea ere baztertu Auzitegiak

Duela bi egun zentzu bereko beste epai bat eman zuen Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Biotan 2017ko lan eskaintza publikoan foru gobernuak izandako jarrera babestu du justiziak.

Nafarroako Auzitegi Nagusiak Iruñean du egoitza. EFEren artxiboko irudia
Nafarroako Auzitegi Nagusiak Iruñean du egoitza.
Nafarroako Auzitegi Nagusiak Iruñean du egoitza. EFEren artxiboko irudia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Aretoak baztertu egin du Afapna sindikatuak egindako eskaera, alegia, 2017ko lan eskaintza publikoan esleitutako euskarazko lanpostuak baliogabetzea. Zehazki, Administrazio Erdigunean eta Osasun eta Hezkuntza departamentuetako plazak izan ditu aztergai. Aurrez, duela bi egun, zentzu bereko beste epai bat eman zuen Areto berberak. Bi epai horien kontra kasazio errekurtsoa aurkez daiteke.

Afapna sindikatuak helegitea jarri zion 116/2017 foru dekretuari, hau da, Nafarroako Gobernuak 2017ko lan eskaintza publikoa (LEP) onartu zuenekoari. Dekretuan 2016ko berritze tasa ezartzen zen Administrazio Erdigunea, Osasuna eta Hezkuntza arloan banatu beharreko plazei dagokionez. 

Sindikatuak errekurtsoan arrazoitzen zuenez, Hezkuntza Departamentuko lan eskaintza bertan behera geratu behar zen, 2016ko epai batean Auzitegiak berak ezarritakoa urratu zelakoan. Ziotenez, Nafarroako Gobernuak "ez zuen lanpostua lortzeko euskara maila zehaztu eta ez zituen lanpostuak ikastetxe jakin batean esleitu".

Auzitegiak aitortu du lan eskaintzak ez zituela euskara maila eta ikastetxea zehaztu, baina nabarmendu du hori ez dela LEP baten egitekoa. Horrez gain, azaldu du lanpostuak ikastetxe jakin bati lotu ez izana Nafarroako hezkuntza sistemaren ezaugarri bereziekin lotuta dagoela (hiru urte baino gehiagorako lana duten plazak bakarrik esleitzen dituzte).

Beste departamentu batzuetako (Osasuna; Kultura, Kirola eta Gazteria eta Presidentetza) lanpostuak baliogabetzeko eskaerari dagokionez, Afapna sindikatuak kritikatu zuen hizkuntza-eskakizun barik atera zirela plazak, aurretik kaleratutako 109/2017 foru dekretuak elebidunak zirela jaso zuen arren.

Aretoa argudio horren kontra azaldu da. Epaiak jasotzen duenez, "Afapnak ez du kontuan hartu postu horiek elebidunak izateari utzi ziotela 113/2017 foru dekretuarekin. Hortaz, zentzu horretan ez dago desadostasunik eta ez dago baliogabetzeko arrazoirik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua