Gizartea -

Behobia-Donostia

10.000 leku gehiago eskainiko ditu Renfek Behobia-Donostia lasterketa dela eta

Ohiko zerbitzua baino 10.000 leku gehiago eskainiko ditu Renfek Bartzelona-Donostia tren-linean eta aldiriko trenetan lasterkariak eta horien senide ETA zaleak Behobia-Donostia lasterketara joateko.

Renfek zerbitzu bereziak eskainiko ditu Behobia-Donstiarako. Argazkia: EiTB
Renfek zerbitzu bereziak eskainiko ditu Behobia-Donstiarako. Argazkia: EiTB
Renfek zerbitzu bereziak eskainiko ditu Behobia-Donstiarako. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Renfek 10.000 leku gehiago jarriko ditu Behobia-Donsotia lasterketara joatea errazteko. Aldiriko trenen zerbitzuaren kasuan ohiko zerbitzuari beste sei tren gehituko zaizkio korrikalarientzat eta senide eta lagun eta zaleentzat hiru gehiago izango dira.

Gainera Bartzelona-Donostia linearako joan-etorriko bi tren berezi jarriko dituzte. Bartzelonatik Donostiara ostiralean (azaroak 8, 16:40) irtengo dira eta igandean (azaroak 10, 17:10), Donostiatik Bartzelonara. 

Irunera joateko aldiriko tren berezien irteera orduak:

- Zumarragatik: 07:00, 07:35 eta 08:45

- Tolosatik: 07:18, 07:30, 08:05, 08:40 eta 09:16

- Brinkolatik: 07:27 eta 08:37

- Donostiatik: 07:48, 07:59, 08:35, 09:08, 09:46 eta 10:08  

Irundik lasterketa hasten den lekura aldiriko trenekin bat egiten duen autobus zerbitzua egongo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Behobia lasterketa Donostia Gipuzkoako albisteak EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Renfe azken ordukoa Garraio publikoa gaur