Gizartea -
Iruzurra
Zazpi lagun atxilotu dituzte Bilbon iruzurrezko erroldatzeak egitea leporatuta
Erroldatzea ostatu-apopilo kontratu baten bidez egiten zuten, etxebizitzen jabeen sinadura faltsutuz.
Agentziak | erredakzioa
Polizia Nazionalak zazpi pertsona atxilotu ditu Bilbon, hiriburuko hainbat etxebizitzatan iruzur eginez erroldatzeko ostatu-kontratuak faltsutzeagatik, eta, ondorioz, Euskal Enplegu Zerbitzuari (Lanbide) iruzur egiten saiatzen ari zirelako.
Atxiloketak urriaren 16an eta hil bereko 21ean, 22an eta 23an egindako bi operaziotan eman ziren. Bilboko Udalak irregulartasunak antzeman eta abisua eman ondoren hasi zen operazioa.
Ikertuek jarraitu zuten jarduteko modua ostatu-apopilo kontratu baten bidez erroldatzea zen, erabilitako etxebizitzen jabeen sinadura faltsutuz, eta azken horiek zer gertatzen zen jakin barik.
Operazioaren ideologoa pisuetako titularren filiazio-datuak lortzeaz arduratzen zen; ondoren, haren baimenik gabe, ostatu-apopilo kontratuak egiteko.
Gainera, 150 euro kobratzen zizkien gainerako inplikatuei erroldatze-izapideagatik, eta 50 euro gehiago hilero, erroldatuta zeuden bitartean.
Hori dela eta, pertsona horri, dokumentuak faltsutzearen ustezko delituaz gain, atzerriko herritarren eskubideen aurkako delituak egozten zaizkio.
Ikertzaileen ustez, Lanbideren prestazio publikoak kobratzea bilatzen zuten atxilotuek, eta, aldi berean, Espainian bizitzeko baimenak lortu nahi zituzten.