Gizartea -

Langraiz Oka

Zaballako espetxeko bi funtzionario zauritu dituzte presoekin izandako liskar batean

Astelehen arratsaldean gertatu da. Bi funtzionarioak bajan daude. Kartzelako zortzi preso bakartu dituzte, liskarragatik.

Erasoa astelehen arratsaldean gertatu zen. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Erasoa astelehen arratsaldean gertatu zen. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Erasoa astelehen arratsaldean gertatu zen. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaballako espetxeko bi funtzionario zaurituta daude, astelehen arratsaldetik, hainbat presorekin izandako istilu batean preso batzuen erasoa pairatuta, TAMPM Tu Abandono Me Puede Matar presondegi-langileen elkarteak prentsa-ohar batean jakinarazi duenez. Funtzionarioek kontraktura bat eta besoan lesio bat jasan zituzten, hurrenez hurren, eta bajan daude une honetan.

TAMPMen iritziz "istilu jendetsu oso larria" izan zen. Asteleheneko 18:00ak aldera hasi zen. Orduan, zerbitzuetako burua haren moduluan "nolabaiteko indarra duen" preso bati hurbildu zitzaion, eta presoa langilea iraintzen hasi zen; beste preso batzuk, halaber, funtzionarioa inguratu zuten, bai eta hari laguntzeko joan ziren beste funtzionario batzuk ere, eta matxinada bat hasi zen. Istiluetan parte hartu zuten zazpi preso bakartu zituzten.

Liskarretan zauritu ziren bi funtzionarioak. Kamerak aztertuta, istiluetan nahasita izan ziren beste bi preso identifikatu zituzten; horietako bat ere bakartu dute, "haren jarreraren larritasunagatik".

Elkarteak jakitera eman duenez, Zaballako langileek diote "azken 20 urteotan" bertan bizi duten egoerarik arriskutsuena izan dela.

"Arriskuko eta indarkeriako muturreko egoerak, egunero"

TAMPMek gogora ekarri du egunero egin behar dietela aurre "arriskuko eta indarkeriako muturreko egoerei", prestakuntzarik eta baliabiderik gabe; ratioa, gainera, salatu dutenez, askotan izaten da 100 presoko funtzionario batetik gorakoa, "eta horrek arriskuan jartzen ditu segurtasuna eta presoen eta langileen bizitza".

Elkarteak erasoa pairatu duten lankideak zoriondu ditu, horien profesionaltasunagatik, eta ahalik eta lasterren sendatzea opa die. Presondegi-erakundeetako idazkari nagusiari galdegin dio "gero eta nabariagoa den gatazka handiko eta indarkeriazko egoera honi" konponbidea eman diezaion; halaber, Fernando Grande-Marlaska jarduneko Barne ministroaren konpromiso eza gaitzetsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Iruña Oka Añanako Kuadrilla