Gizartea -

Jazoera

Villabonako ustezko erasotzailea atxilotu dute Tolosan

Gizon batek labankada bat eman dio gazte bati, lepoan, Donostia-Tolosa arteko bidea egiten ari zen autobus baten barruan. Ondoren, ustezko erasotzaileak ihes egin du.

Imagen de archivo de Villabona. Foto: EiTB
Imagen de archivo de Villabona
Imagen de archivo de Villabona. Foto: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

36 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Tolosan, Donostia-Tolosa arteko bidea egiten ari zen autobus baten barruan gazte bati labankada bat ematea leporatuta.

Ustezko erasotzailea 14:30ak aldera atxilotu dute, Tolosan, haren etxebizitzatik gertu, eta ertzain-etxera eraman dute, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Datozen orduetan epailearen aurrera eramango dute.

Erasoa goizalde honetan gertatu da, 02:04an. Donostia-Tolosa ibilbidea egiten ari zen Lurraldebuseko autobus baten barruan. Dirudienez, bi pertsona eztabaidan hasi dira, eta batek besteari zauria egin dio lepoan labana batekin.

Liskarraren ondoren, gidariak autobusa geratu du Villabonako Kale Berrian, eta ateak zabaldu ditu. Une hori aprobetxatu du erasotzaileak ihes egiteko.

Zauritutako gaztea Donostia Ospitalera eraman dute, eta Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Tolosa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Villabona Albisteak