Gizartea -

Ikerketa

Genoma editatzeko eta gaixotasunak saihesteko teknika berri bat garatu dute

Hala dio astelehen honetan 'Nature' aldizkarian argitaratutako ikerketa batek. Teknika honek gaixotasunei lotuta dauden giza aldaera genetikoen % 89, gutxi gorabehera, zuzen litzake.

Artxiboko irudian, laborategi bat. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Artxiboko irudian, laborategi bat. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Artxiboko irudian, laborategi bat. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako Cambridgeko Broad Institutuko hainbat zientzialarik erabilera askoko teknologia berria garatu dute; egin daitezkeen genoma-edizioak hedatzen ditu teknologia horrek, eta, halaber, kate bikoitzeko DNAren hausturak saihesten ditu, astelehen honetan Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera.

Genoma-edizioaren teknika horrek "edizio nagusia" du izena, eta gaixotasunei lotuta dauden giza aldaera genetikoen % 89, gutxi gorabehera zuzen litzake.

Adituek adierazi dutenez, genomaren edizioan eman berri dira aurrerapen garrantzitsuak, baina, nolanahi ere, 75.000 bat giza aldaera daude, eta kasu gehienetan ez dago horiek modu eraginkorrean zuzentzerik.

CRISPR-Cas9 genomaren edizio-sistema ospetsuaren mugek aurreikusten dute DNAn kate bikoitzeko hausturak egitea; horren ondorioz, kontrolik gabeko nahasketak daude, eta material genetiko pixka bat galdu egiten da.

Gainera, eredu horrek eragin txikia du, mutazio-mota gehienak oso zehatz zuzentzeko asmoari dagokionez.

Harvardeko Unibertsitatearekin eta Massachusettseko Institutu Teknologikoarekin lotuta dagoen Broad Institutuko David Liu irakasleak eta horren taldeak garatu dute teknika berria; mutazio puntual espezifikoak, loturak eta ezabatze zehatzak zuzenean egiteko aukera ematen duenak, kate bikoitzeko DNAn hausturarik gabe.

Zientzialariek giza zelulen 175 edizio baino gehiago egin zituzten, zelula faltziformeen gaixotasunaren eta Tay-Sacks gaixotasun arraroaren kausa genetiko primarioak zuzentzeko, besteak beste, eta, ondorioztatu zutenez, teknika eraginkorragoa da, azpiproduktu gutxiago ekoizten ditu eta Cas9ren edizio tradizionalak baino doitasun handiagoa du.

Adituek euren esanetan, baina, ikertzen jarraitu behar dute oraindik, aldaketa genetikoaren teknika berri honen ondorioak ulertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia berriak Osasun albisteak Zientzia hedapena gaur