Gizartea -

Elkarretaratzea

Ehunka euskaltzalek Nafarroako Gobernuari 'ausardia' eskatu diote Iruñean

Kontseiluak deituta, euskalgintzak elkarretaratzea egin du Nafarroako Gobernuaren egoitza aurrean euskaldunon hizkuntz eskubideak berma daitezela aldarrikatzeko.

Ehunka euskaltzalek elkarretaratzea egin dute Iruñean. Argazkia: Kontseilua
Ehunka euskaltzalek elkarretaratzea egin dute Iruñean. Argazkia: Kontseilua
Ehunka euskaltzalek elkarretaratzea egin dute Iruñean. Argazkia: Kontseilua

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontseiluak deituta, euskalgintzak elkarretaratzea egin du Nafarroako Gobernuaren egoitza aurrean, Nafarroako Auzitegi Nagusiak hartutako erabakiaren aurka protesta egiteko eta euskaldunon hizkuntz eskubideak berma daitezela aldarrikatzeko, "Berdintasuna, justizia eta kohesioa" lelopean.

Nafarroako auzitegiek administrazioaren kontratazioetan euskararen balioari emandako "kolpea" salatu eta Foru Gobernuari dekretuarekin aurrera egin dezan eskatu diote manifestariek, Kontseiluak Twitter sare sozialean azaldu duenez.

Kontseiluaren izenean hitz egin du Paul Bilbaok, esanez lehen helburua Euskararen Legea "aldatzea" dela eta horretan "tematuko" direla, epaiarekin gertatutakoa horren "ondorioa" delako. Aldi berean, Nafarroako Gobernuari "ausardia" eskatu dio Bilbaok.

Ehunka lagun bildu dira elkarretaratzean, "euskaldunontzat berdintasuna eta justizia" eskatzeko, gehiengo sindikalaren babesarekin. Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna aldarrikatu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua berriak Euskalgintzaren Kontseilua