Gizartea -
Zirkulazioa
A-15 errepidea itxi egingo dute asteburu honetan
Larunbateko 14:00etatik igandeko 20:00etara errepidea itxita egongo da San Lorentzo-Larreko tuneleko moldaketa lanak direla eta.
Agentziak | Erredakzioa
San Lorentzo-Larreko tunelean egokitzapen lanak direla eta, A-15 errepidea itxi egingo dute larunbat eguerdian, 14:00etan, eta igande gauean irekiko dute, 20:00etan. Obrak azaroaren 15a baino lehen bukatzea aurreikusten dute.
Nafarroa eta Gipuzkoa artean ibilbide luzeko bidaiak egiteko, Altsasuraino N-1 errepidea hartzea gomendatzen dute eta Irurtzunen A-10 errepidea hartzea, Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi duenez.
Berastegi, Elduain edo Berrobira joateko, berriz, A-15a Andoainera bidean moztuta izango denez, Berastegiko lotunean buelta eman, eta Tolosa eta Leitza artean GI-2130 errepidetik ibili ahalko da.
Gipuzkoatik Lekunberri edo Leitzara doazen ibilgailuak GI-2135 errepidetik joan ahalko dira.
Tunela moldatzeko lanak 500 metrotik gorako luzera duten galeriek bete beharreko Europako araudiaren arabera egiten ari dira.