Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Sexu erasoagatik Mungian atxilotutako gizona aske, kautelazko neurririk gabe

Mungiako Udalak 10 minutuko elkarretaratzea deitu du astelehen honetarako 19:00etan, udaletxe aurrean, sexu-erasoa gaitzesteko.

Mungiako Udala. Argazkia: Victor Uriarte
Mungiako Udala
Mungiako Udala. Argazkia: Victor Uriarte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mungian (Bizkaia), larunbatean, atxilotutako 45 urteko gizona kautelazko neurririk gabe aske uzteko agindua eman du Gernikako guardiako epaileak, Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez. Emakume bati sexu-erasoa egitea egotzi zioten, baina igande honetan epailearen aurrean deklaratu ondoren aske geratu da.

39 urteko emakume bilbotar batek salatu duenez, gizonarekin Mungiako etxera joan zen larunbat goizaldean eta han sexu-erasoa jasan zuen.

Gertatua salatu zuen emakumeak Ertzaintzaren komisarian eta horiek Mungiako udaltzaingoarekin batera, atxilotu egin zuten gizona.

Sexu-erasoa "irmo gaitzetsi" du Mungiako Udalak, eta biktimari "babesa eta elkartasuna" adierazi dio.

Arratsaldeko lehen orduan adierazpen instituzionala onartu du Udalak, "eraso matxista" gaitzesteko. Era berean, emakumearen esanetara jarri da, "beharrezkoa duen laguntza guztia eskaintzeko". Bestalde, biktima artatu duten polizia, osasun langile eta profesionalen lana eskertu du erakundeak.

Gainera, Udalak 10 minutuko elkarretaratzea deitu du astelehenerako 19:00etan, udaletxe aurrean, erasoa gaitzesteko.

Mungiako EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek ohar bana kaleratu dute erasoa gaitzesteko, biktimari elkartasuna adierazteko eta herritarrei deituko diren protestetan parte hartzeko dei eginez.

----------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Bizkaia Mungia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak