Gizartea -
Istripu larria Bizkaian
Hil egin da Larrabetzun auto-istripuz larri zauritutako motor gidaria
Istripua 11:00etan izan da. Gurutzetako Ospitalera eraman dute zauritua, baina bertan hil da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Larunbat goiz honetan BI-3102 errepidean, Larrabetzu parean, trafiko-istripuz larri zauritutako 51 urteko motor gidaria hil egin da arratsaldean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Istripua 11:00etan izan da. Gurutzetako Ospitalera eraman dute zauritua, helikopteroz, baina bertan hil da.
Ezbeharraren ondorioz, BI-3102 errepidea guztiz itxita egon da 12:30ak arte. Ordu horretan errei bat zabaldu dute, eta bide alternatiboetatik bideratu dute trafikoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak
Trafikoa
Bizkaia
Gizartea
Trafikoko telefonoak
Trafiko webkamerak
Eguneko albisteak
Albisteak
Larrabetzu