Gizartea -

trafiko istripua

Hiru lagun zauritu dira N-240 errepidean, Arratzua-Ubarrundia parean, auto-istripuan

08:10 aldera jazo da istripua. Ordu horretan, kamioi batek kartoizko kaxa batzuk galdu ditu, eta, ondorioz, lau ibilgailuk talka egin dute.

Zaurituak artatzeko errepidea itxi behar izan dute. Argazkia: @Bomberos_VG
Zaurituak artatzeko errepidea itxi behar izan dute. Argazkia: @Bomberos_VG
Zaurituak artatzeko errepidea itxi behar izan dute. Argazkia: @Bomberos_VG

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek zama galdu du gaur goizean N-240 errepidean, Arratzua-Ubarrundia parean (Araba), eta hiru lagun zauritu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

08:10 aldera jazo da istripua. Ordu horretan, kamioi batek kartoizko kaxa batzuk galdu ditu, eta, ondorioz, lau ibilgailuk talka egin dute. Auto-istripuan, hiru pertsona zauritu dira.

Zaurituak artatzeko errepidea itxi behar izan dute, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruetan. Alabaina, 10:00ak aldera zirkulazioa bere onera itzuli da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Trafiko-istripu hilgarriak